KELLY´S ENGLISH ACADEMY

Metodoa

Zein da ingelesa gurekin ikasteko arrazoia?

Maila guztietako ikasleek ingelesaren gramatikaren estruktura eraiki eta indartzeaz gain hiztegia modu ordenatuan erabiltzen dute. Behin oinarri hau lortuta, ingelesez irakurtzeko, idazteko eta entzuteko ahalmena sendotzen dute eta idatziz zein ahoz hizkuntza kolokiala edota formala erabiltzeko ahalmena garatzen dute.

Taldeak

Gure akademia txikiaren abantaila nagusia ikasleekin dugun harreman zuzena da, talde bakoitzeko gehienez 10 ikasle izaten baitira.

Materiala

Maila guztietan erabiltzen den materiala – liburuak, fotokopiak, azterketak, etab. – ikasleak Cambridge-eko azterketei begira prestatzeko aproposa da.

Informeak

Gurasoei hiruhilabetero bere seme-alabaren lanari buruzko informazioa biltzen duen boletina helarazten zaie. Boletinean, egindako ahozko zein idatzizko azterketen emaitzei, etxeko lanei eta erakutsitako jarrerari buruzko informazioa azaltzen da.

info@kellysenglishacademy.com

Tel./Fax: 943 52 53 50